XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tonkin-etik berriz ere

Aita Oxarango-k

Hongay-en Hazilaren 30-a.

TONKIN-EKO GERLA

Azken aldian, izkiriatzen nauzueten, Frantziatik laguntzarik ez balitzaiku ethortzen, gure nagusitasunaz Tonkinen akhabo zitakeela.

Laguntza jin zauku eta laster.

Haiphong 20-ean jazartu zaukun: 21-ean hiriaren laurdena baizik ez tzen gure eskuko: 22-ean, laguntzak jiteko astia ukhan zezan, Colonel Debes-ek 24 orenen bakia Anamiteri emaiten diola bere pentsakeren egiteko; eta 23-an, Anamitek eza eman dutelarik, Frantsesak hiri guziaren hartzeko ez baitire oraino aski azkar, Colonel Debes-ek obusen azpian Chinakoen eta Anamiten kartierak erhausten ditu.

Anartean Cochinchinatik dathotzi tropa freskoak: lehenik Junker-etan ekharriak, zerutik jausten dire 200 soldado Aérodrome delakoaren gainerat. (Zori gaitzez bi parasola ez dira idekitzen): airuplan ihiztariak marrumaz eta hichtuka, Anamit guziak lurrari kontra itzatzen bezala dituztelarik.

Ordu berean Suffren itsasuntziak handik hurbil bere 800 gizonak husten ditu, Haiphong-etik 23-garren errechimenduak bere indar eta tresna guziekin gaitzeko pusakoa egiten ari delarik Aérodrome-ari buruz.

27-an, ilhunnabarrian, lekhu hori berriz gure eskuko zen: bazter guzietan Anamitak ihesari emanak ziren; eta gerlako choriak, mirua chitoekin bezala, Anamiten ondotik zabiltzan bere tresna guziez su eginez, gerlako untziak Suffren, Dumont d'Urville, Chevrevil, Savorgnan de Brazza manubretan bezala bidekurutze eta zubi guzien obuzez zilhokatzen ari zituztelarik.

Aratseko sortzi orenetako hiri guzia berriz gure zen: bainan zer desmasiak: bi kartier arras deseginak edo erreak; ospitaleak kolpatuz betheak; hilak metaka karriken erdian usteltzen ari, iguzki, samin baten azpian...

- Eta dembora berean, Hango heri nagusian, Ho-Chi-Minh nigarra begian, baizik eta harrigarri dela nola gauzak beretarik gaichtatu diren.

Gizonaren kopeta!

Guk harriagarri hatchemaiten duguna: nola jauntto hori ez den aspaldian dilindan khorda baten puntan!

Zombat hil ez du Kontzientziaren gainan...

Juanden astean, Haiphong jazartzeko ponduan, soldado frantses andana bat, Lang-son-eko hiri-ari hurbil, duela 18 ilabethe hilak diren sodadoen lurretik atheratzen ari ziren (460 baziren zilho berean, Japonesek botatuak) mehechi duten bezalako hil-hobian eremaiteko. Betbetan tiroka hasten zaizkote Anamitak harroka batzuen gibeletik.

Hori dea?

Abian 21-garren errechimenduak bere apailu guziak hasten ditu Langson-en errotik eskuratzeko. Martchoko akordioen arabera, kazernak, meria eta bi gerlako-plaza Bríere de l'Isle eta Négrier Anamiten gomendioko utziak ziren, ez baitzizakoten batere itsusi.

Padara berek emaiten dutenaz geroz, 21-garren errechimenduak bere 1800 gizonekin eta bere tresneria guziarekin ochtian aiphatu lekuak eskuratu behar dituela abiatzen da arats aphalean. Zorigaitzez ilhuna heldu da lana akhabatu gabe.

Anamitak lorietan dagozi... tezefakoak bederen. Lang-son bethi heien eskuetan da eta egonen ere Frantses guzien gatik.

Bainan biharamun goizian, espantuak sartuak tzazkoten umil-umila ehunka Anamitak guri buruz zagozin. Eguberdiko bandera frantsesa beizik etzen nehun ageri.

Kromprenituko dutea orai gure Anamitek ez gituela ez ahuleziak, bainan oneziak geldirik atchikitzen?

D'Argenlieu gure buruzagiak Ho-Chi-Minh-eri 50 Frantses galdurez khondu errekerritu dio. Erreposturik batere. Eta ez balitzaio heldu (Damurik, hilak dituzte)? Geroak erranen.

J.O., omoniera